Zerbitzuak

Logelen garbiketa eta gosaria tarifa guztiekin eskaintzen da. Horrez gain, minibar autozerbitzua eta Spa saio pribatuak eskaintzen ditugu, aparte ordaindu beharrekoak izanik.

Gosaria


Ohiko arau gisa, bezeroek aukera dute gosaria euren kabuz prestatzeko, inongo ordutegi mugarik gabe. Eskaintzen diren produktu guztien kalitatea ziurtaturik dago:

Argazkia: Gosari zerbitzua
  • Kafea, esnea eta infusioak
  • Baserriko eta moldeko ogi txigortua
  • Jogurtak
  • Fruitu eta zuku ezberdinak
  • Laranjako zuku naturala
  • Opilak
  • Magdalenak
  • Cola Cao-a

Ez da ziurtatzen produktu guztiak egongo direnik momentu oro.

Spa zerbitzuak


2 pertsonandako Spa saio pribatuak eskaintzen ditugu, tarifa 40 euro ordukoa izanik. Saio bakoitzean, hurrengo instalazioak erabili ahal izango dira:

Spa Area
  • Sauna finlandiarra
  • Turkiar Bainua
  • Atseden zonaldea etzaulkiekin
  • Aldagela eta komuna

Zerbitzu hau erabiltzeko, ezinbestekoa da bezeroak gu jakinaraztea ordu batzuk lehenago. Informatu zaitez hurrengo estekan saunaren erabilpena dakarren onurak eta kontutan hartu beharreko arriskuak: saunaren erabilpena dakarren onurak eta arriskuak.

Minibarra


Bezeroentzako mugatutako autozerbitzua. Hartutako produktu bakoitza paper baten apuntatzen da, bezeroaren logela zenbakia adieraziz. Produktuen zerrenda eta haien prezioak barran agertzen dira.

Kafe-makina, mikrouhina, hozkailua and izozkailua egongo dira bezeroaren esku. Hozkailua, izan ere, bezeroak ekarritako janaria eta edariak gordetzeko erabil ahal izango da, beti gurekin hitz egin ondoren.

Ekipamendu gehigarria


Aipatutako zerbitzuez gain, hurrengoko erraztasunak eskaintzen dizkizugu:

Lorategiko argazkia
  • Aparkaleku pribatua
  • Egongela pellet berogailuarekin
  • Internet-a dohainik etxe osoan (Wi-Fi)
  • Estalitako portxea hamakekin
  • Mahaiko jokoak
  • Txartelaren bidezko ordainketa

Botikina sarreran kokatuta dago. Bertan, larrialdiko gidaliburua eta telefonoak ikusteko aukera izango duzu, behar izanez gero.